Aktibitate
Herritartasunari buruz…
Honetatik ateratako aktibitatea:
Iraupena:
15 minutu
Includes english version
Azalpena
Arbelean Herritartasuna hitza idatziko da, goitik behera, letren artean tartea utziz. Taldeko neska-mutilei eskatuko zaie irten daitezela arbelera eta idatz dezatela “Herritartasuna” irakurtzean bururatzen zaien lehenengo hitza. Scrabble jokoan bezala egin behar dute, lehendik idatzita dagoen hitz baten letra bat aprobetxatuz.
Taldeko guztiek hitz bat behintzat idatzi eta azaldu dutenean, herritartasunaren definizioa lantzen saiatuko gara taldeko guztien ekarpenetan oinarrituta. Ikasle batek definizioa idatziko du kartoi mehe batean, ikasturte osoan presente izateko.
Gaitasunak
- 1 - Autonomiarako eta ekimen pertsonalerako gaitasuna
- 2 - Gizarterako eta herritarren eskumena
Beharrezko materiala
1.- Arbela.
2.- Klarionak.
3.- Kartoi mehea.
4.- Errotuladorea.
2.- Klarionak.
3.- Kartoi mehea.
4.- Errotuladorea.
Deskargatzeko materiala
3.1 fitxa.pdf
Incluye versión en inglés