Skip to main content
Aktibitate

¡Hello!

Iraupena: 60 minutu
Munduko Hiritarrok. Derechos y deberes. Primaria

Azalpena

Ba al dakigu elkar diosal eta agur egiten ingelesez? Nola egiten dugu? Eta beste herrialdeek? Ba al dakizue nola agurtzen duten Japonian? Hitzez bakarrik komunikatzen al gara? Ahots tonuaren arabera zerbait gehiago jakin al dezakegu pertsona batek hitz egiten digunean? Eguneroko egoeretan ingelesez nahiz beste herrialdeetan egiten duten moduan diosal eta agur egiten ikasteko ariketa proposatzen da.

Irakasleak ozenki azalduko ditu agurtzeko era ezberdinak eta ikasleek erritmoa zein intonazioa imitatuz errepikatuko dituzte. Halaber, ingelesetik gaztelerara eta gazteleratik ingelesera espresio ezberdinak itzultzeko gonbitea egingo die.

Horren ostean, komunikazioa zentzu zabalago batean landuko da. Horrela bada, ikasleek aldarte ezberdinak antzeman beharko dituzte erabilitako intonazioari erreparatuz. Amaitzeko, ez-ahozko komunikazioari ekingo zaio munduan zehar jendeak elkar nola agurtzen duen ikasiz; Japonian, Ingalaterran, Holanda eta Belgikan, Errusian, Alemanian, Frantzian eta Eskimalek.

Komenigarria da hiztegia eta espresioen zailtasun maila ikasleek atzerriko hizkuntzan duten ezagutzara orokorrera egokitzea. 3. zikloko ikasleek egoera ezberdinak antzez ditzakete jardueran landutako espresioak erabiliz.

Jarduera era grafiko batean ikusteko, "_eskubide berberak baina itxura ezberdinaz_" espresioa agertzen duen posterrari erreferentzia egin dakioke.

Gaitasunak

  1. 1 - Hizkuntza-gaitasuna
  2. 2 - Ikasten ikasteko gaitasuna
  3. 3 - Gizarterako eta herritarren eskumena

Beharrezko materiala

2.1 Fitxa eta munduko mapa handi bat (Peters bertsioa gomendatzen da) agur egiteko era bakoitza non egiten den adierazteko.

Deskargatzeko materiala

esk1in2_ficha1.pdf
Dagoeneko Edukalboanen parte al zara?

Dagoeneko komunitatearen parte bazara, hasi saioa eta deskargatu edukia klik bakarrean. Ez baduzu formularioa betetzen eta mezu elektroniko bat bidaliko dizugu deskargatzeko edukiaren estekarekin.

Arduraduna: Alboan Fundazioa
Xedea: Eskaerak, eta egindako kontsultak kudeatzea eta informazioa bidaltzea.
Legitimazioa: Lortutako baimenak, interes legitimoa eta araudia betetzea.
Hartzaileak: Zerbitzuak eskaintzen dituzten hirugarrengoak, nazioarteko transferentziak barne.
Eskubideak: Datuen sarbidea, zuzenketa, ezabatzea, tratamenduaren mugaketa, eramangarritasuna edo uko egitea, erabaki indibidual automatizatuei uko egitea barne.
Jatorria: Erabiltzailea.
Munduko Hiritarrok. Derechos y deberes. Primaria
Gai nagusia

Azpigaiak

Adinak

6 eta 8 urte bitartekoak
9 eta 12 urte bitartekoak

Gaiak

Ingelesa
Partekatu