Aktibitate
Harreraren alde dantzan proposamena
"Vínculos sinceros"


Azalpena
Gorputz-hezkuntzan (edo beste eremu batean) abesti bat eta dantza bat lantzeko proposamena, gure inguruan dauden pertsona guztien HARRERAREN aldeko apustua ikusarazteko, jatorria edozein dela ere.
SUAKAI musika taldeak parte hartze prozesu batean (letrarako ideiak, musikarako tailerra) konposatutako abestiaren letrari buruz hausnartzea proposatzen dizuegu.
- Zer sentimendu transmititzen dizkigu letrak? eta musikak?
- Zer dira "lotura zintzoak"?
- Zure ustez, zer esan nahi du: “hegan zerutik edonora, eguzki izpien artean, bihotzaren berora” leloak?
- Zuen ustez, zer esan nahi du "Alzar la vista al despertar vínculos sinceros"? Nola esango zenuke zure hitzekin? Antzezpen txiki bat egitera animatzen zara?
Eta sortu dugun koreografiarekin dantzatzera.
2022-2023 ikasturtean grabatu zen bideoa uzten dizuegu, 10 ikastetxetako 700 neska-mutil eta 3 gazte-talderen parte-hartzearekin.
Grabatu eta bidali bideoa helbide honetara: educacion@alboan.org
Deskargatzeko materiala
Proposamen didaktikoa. HARRERA DANTZANvP.pdf