Skip to main content
Aktibitate

Gure musika

Iraupena: 50 minutu
Munduko Hiritarrok. Participación. ESO Segundo ciclo

Azalpena

Zein kanta ezagutzen ditugu hiritarren parte-hartzea bultzatzeari buruzkoak? Zenbat dira? Zein puntura arte transmititzen du musikak mundu justuago bat bultzatzen duten kantak?

 

Aurreko ariketak egindakoan, talde eta kantautore askok parte-hartzea sustatzen duten abestiak konposatu dituztela argi geratuko da. Gai horri buruzko beste hainbat abesti egongo dira segur aski. Ikasleei herritarren parte-hartzea bultzatzen duten abestiak bilatzeko eskatuko diegu. Arreta bereganatzeko abesti-formatuan helarazitako dei laburrak. 1. eta 2. ariketetan landutako abestiak idatzi dituzten artistak har ditzakete abiapuntu gisa, gai horri buruz abesti gehiago idatzi dituzten jakiteko.

 

Ikerketa amaitzeko, ondorengo galderen inguruan hausnar dezakete: Musikaren arloa sentikortuta eta konprometituta dago mundu bidezkoagoa sortzeko? Herritartasun arduratsua sortzera bideraturik dago? Zein mezu-mota transmititzen ditu musika komertzialak?

Gaur egungo musikari buruzko web orri batzuk bisita daitezke.

Gaitasunak

  1. 1 - Gaitasun kultural eta artistikoa
  2. 2 - Informazioa tratatzeko gaitasuna eta gaitasun digitala
  3. 3 - Gizarterako eta herritarren eskumena

Beharrezko materiala

Internet
Munduko Hiritarrok. Participación. ESO Segundo ciclo
Gai nagusia

Azpigaiak

Adinak

15 eta 16 urte bitartekoak

Gaiak

Musika
Partekatu