Gure munduaren sintomak

Azalpena
Aukeratu munduan ondorioak dituen gaur egungo gai bat, adibidez, haurren lana, kanpo zorra, gastu militarrak…Zein informazio jasotzen dute komunikabideek- prentsak, internetek- gai honen inguruan? Egoera hobetu ahal izateko nolako parte hartzeko bideak daude? Animatzen gara jasotako informazioarekin albiste bat edo irrati programa bat egitera?
Taldeka, munduari gaur egun eragiten dion egoera bat aukeratu behar dute ikasleek (1.1 fitxan gai batzuk proposatzen dira). Aukeratu ondoren, talde bakoitzak dagokion gaiari buruzko informazioa bilatuko du, esate baterako, egunkarietan eta Interneten: egoeraren jatorria, kaltetutako guneak eta taldeak, zer egiten ari den egoerari aurre egiteko, parte hartzeko zein bide dauden...
Behar adina informazio jaso ondoren, taldeek berri bat idatziko dute, eta egoera horren aurrean jarduteko eta parte hartzeko zein bide dauden adieraziko dute. Ondoren, irrati-programa grabatuko da, taldeek egindako lanarekin; saio hori gizartean parte hartzeko era bat dela hartu behar da kontuan.
Gaitasunak
- 1 - Informazioa tratatzeko gaitasuna eta gaitasun digitala
- 2 - Hizkuntza-gaitasuna
Beharrezko materiala
Internet, egunkariak, grabagailua.