Skip to main content
Aktibitate

Gure istorioa eraikiko dugu

Iraupena: 55 minutu
Mugetatik Haratago: lekualdatze behartuen inguruko proposamen pedagogikoa

Azalpena

Ariketa honen hasieran, taldeari pertsona errefugiatuen inguruan galdetuko zaio eta horren inguruan mintzatuko dira denbora batean zehar. Jarraian, errefuxiatu esparru batetik heldutako pakete sorpresa erakutsiko zaie; eta banan-banan ikasleak barruko argazkiak eta hitzak ateratzen hasiko dira, horiekin historiotxo bat sortuz. Gero, sortutako istorioaren inguruan hitz egingo dute eta horri buruz zein pertsona errefuxiatuei buruz eztabaidatzen utziko zaie. Azkenik, umeek harrerari buruzko kartel handi bat egin beharko dute gelan jartzeko.

Gaitasunak

  1. 1 - Ikasten ikasteko gaitasuna
  2. 2 - Hizkuntza-gaitasuna
  3. 3 - Gizarterako eta herritarren eskumena

Beharrezko materiala

Pakete sorpresa bat, marrazki, argazki eta hitzez beteta
Irudiak
Paper handi edo kartulina bat
Post-itak edo koloretako paperak

Deskargatzeko materiala

Fitxa6.pdf
Dagoeneko Edukalboanen parte al zara?

Dagoeneko komunitatearen parte bazara, hasi saioa eta deskargatu edukia klik bakarrean. Ez baduzu formularioa betetzen eta mezu elektroniko bat bidaliko dizugu deskargatzeko edukiaren estekarekin.

Arduraduna: Alboan Fundazioa
Xedea: Eskaerak, eta egindako kontsultak kudeatzea eta informazioa bidaltzea.
Legitimazioa: Lortutako baimenak, interes legitimoa eta araudia betetzea.
Hartzaileak: Zerbitzuak eskaintzen dituzten hirugarrengoak, nazioarteko transferentziak barne.
Eskubideak: Datuen sarbidea, zuzenketa, ezabatzea, tratamenduaren mugaketa, eramangarritasuna edo uko egitea, erabaki indibidual automatizatuei uko egitea barne.
Jatorria: Erabiltzailea.
Mugetatik Haratago: lekualdatze behartuen inguruko proposamen pedagogikoa
Gai nagusia

Azpigaiak

Adinak

6 eta 8 urte bitartekoak
9 eta 12 urte bitartekoak

Gaiak

Gizarte Zientziak
Partekatu