Skip to main content
Aktibitate

Gure ikastetxearen iritzia

Iraupena: 50 minutuko bi edo hiru saio
Munduko Hiritarrok. Participación. ESO Segundo ciclo

Azalpena

Parte hartzeko nolako espazioak bultza ditzakegu gure eskolan? Sor genezake eskola argitalpen bat edota irrati programa bat egin gure eskolako ikasleak, irakasleak nahiz gurasoak parte hartzera gonbidatzen dituena?

Aurreko ariketan, komunikabideetan komunikatzeko eta parte hartzeko aukerak aztertu dira. Prentsa, irrati eta telebistaren bidez hainbat iritzi eman daitezke eta salaketa, iradokizun, protesta edo proposamen baten eragina handiagoa izan liteke.

Parte hartzeko saio horiek ikastetxean eskaintzea proposatuko zaie ikasleei, eskolako argitalpen baten lehen alea sortuz. Ikastetxean argitalpenik baldin badago, horren bidez egingo da, parte hartzea bultzatuz.

Lan-talde bakoitza argitalpenaren atal batez arduratuko da. Garrantzitsua da ikasleei, irakasleei, gurasoei... parte hartzeko gune ireki bat eskaintzea. Parte-hartze hori nola bideratu eta jaso daitekeen aztertuko dute; adibidez, iradokizunen gutunontziaren bidez.

Ariketa egiteko irrati- edo telebista-saio bat egin daiteke ere bai. Ariketa amaitutakoan, ikasleak lan hori egiten jarraitzera bultza ditzakezu; argitalpenen kasuan, ale gehiago egitera, eta, irrati edo telebistaren kasuan, saio gehiago egitera. Esperientzia horrekin aurrera jarraituko duen erredakzio-talde finko bat sortzeko proposa daiteke.

Hezkuntza-proiektu honekin batera aurkezten den zentroen arteko proposamenean ere aurkez ditzakete berriak edo komikiak.

Gaitasunak

  1. 1 - Informazioa tratatzeko gaitasuna eta gaitasun digitala
  2. 2 - Hizkuntza-gaitasuna
  3. 3 - Gizarterako eta herritarren eskumena

Beharrezko materiala

Egunkari bat egiteko behar dena: eskolako materiala, argazki-kamera, grabagailua, ordenagailuak...
Munduko Hiritarrok. Participación. ESO Segundo ciclo
Gai nagusia

Azpigaiak

Adinak

15 eta 16 urte bitartekoak

Gaiak

Gaztelania eta Literatura
Partekatu