Gure eskubideei gainbegiratu bat egiten
Azalpena
Zer iradokitzen digute posterretan jasotzen diren mezuek? Poster bakoitza esaldi batekin lotzeko gai izango ginateke? Jarduera honetan ikasleei, eskola apaintzen duten posterrei gainbegiratu bat egiteko eskatzen zaie.
Aldez aurretik, haietako poster bakoitzaren behealdean agertzen diren esaldiak estali dira. Ikasleek, taldeka antolaturik, irudi bakoitzetik ondorioztatzen dena, hau da, tauletan adierazitako zeratik ateratzen duten esanahia eztabaidatuko dute.
Irakasleak talde bakoitzari esaldi-zerrenda bat emango dio. Taldeek poster eta esaldien artean dauden loturak bilatu beharko dituzte, poster bakoitzari esaldi bana emango diotela.
Esaldiak dagozkien posterrekin jarri direnean, posterretan agertzen diren adierazpenetako bakoitza benetan gertatzen den kasu zehatzei buruz gogoeta egitea eskatuko zaie ikasleei. Eta baita, haiek posterren bat edo esaldiren bat gehituko luketen ere.
Gaitasunak
- 1 - Gaitasun kultural eta artistikoa
- 2 - Hizkuntza-gaitasuna
- 3 - Gizarterako eta herritarren eskumena