Gogor zapalduz

Azalpena
Zer da beharrezkoa arazo bat taldean konpondu ahal izateko? Zein estrategia erabili genezake joko honetan? Garrantzitsua al da komunikazioa garatzea gatazken prebentziorako eta maneiurako?
Ikasleak sei pertsonako taldetan banatuko dira. Talde guztiek zeregin bera izango dute: lur-sail batean objektu susmagarriak aurkitu dituzte, eta lehenbailehen suntsitu behar dira. Taldeek antolatu egin beharko dute arazo hori modurik eraginkorrenean konpontzeko. Jarraitu beharreko prozedura hau da:
1. Lurrean 5 puxika itsatsiko dira zeloarekin.
2. Taldeak erabakiko du nork lehertuko dituen puxikak, zapalduz.
3. Aukeratutako pertsonari begiak estaliko dizkiote zapi batekin.
4. Taldeko gainerako kideek puxikak dauden lekura zuzenduko dute pertsona hori (ezin dira berarekin joan, argibideak jolas-eremutik kanpo eman behar dizkiote).
5. Talde batek amaitutakoan, puxikak berriro jarriko dira lurrean, eta hurrengo taldea hasiko da.
6. Azkenean, bateratze-lana egingo da izandako sentsazioen eta erabilitako estrategien gainean.
Bateratze-lanerako, beharrezkoa da galderak (1.1 fitxa) talde bakoitzaren eta hezkuntza-zikloaren ezaugarrietara egokitzea.
Gaitasunak
- 1 - Ikasten ikasteko gaitasuna
- 2 - Autonomiarako eta ekimen pertsonalerako gaitasuna
- 3 - Gizarterako eta herritarren eskumena