Aktibitate
Goazen hostoak bilatzera!
Honetatik ateratako aktibitatea:
Iraupena:
2 saio

Azalpena
Aktibitate honek eskola alboko gune batean hostoak biltzera joatean datza, gero ikusitako zuhaitzei, aurkitutako barietatei, komunean dauzkaten aspektuei, tamainari, ehundurari eta hartutako hostoen koloreari, etabarri. buruz hausnartzeko. Horretarako, aktibitate ezberdinak egin daitzeke: hostoak sailkatu, antolatu, ezaugarriak identifikatu...
Hartutako hostoen barietateari erreparatuta, aniztasunaren ideia lan daiteke balio positibotzat hartuta, aktibitate honek aberasten bait gaitu denak bere funtzioa duelako. Halaber lankidetasuna lantzen laguntzen digu eta ikasleen jarrera horietaz ohartzea eta positiboki indartzea garrantzitsua da.
Gaitasunak
- 1 - Elkarrekin bizitzen ikasi
- 2 - Egiten eta ekiten ikasi
Beharrezko materiala
Kaxak edo poltsak hostoak bertan sartzeko.
Deskargatzeko materiala
2.1 fitxa.pdf