Gnomo arrosa

Azalpena
Adierazten al ditugu pertsona guztiok gure sentimenduak? Ezberdintasunik al dago emakume eta gizonen artean? Zertan laguntzen digu sentimenduak eta emozioak libreki adierazteak? Irudi edo marrazki baten bidez adieraz genitzake ipuineko eszenak?
Irakasleak ozen irakurriko du Gnomo arrosa ipuina (2.1 fitxa), eta, kontatzen ari den bitartean, ikasleek beren iritzia eman eta beren esperientziekin parte har dezaten saiatuko da. Gero, ipuinaren edukiari buruz hitz egingo dute, ikasle guztiak parte hartzeko motibatuz (2.2 fitxa).
Ondoren, inpresiorik handiena egin dien agerraldia irudikatzeko eskatuko zaie ikasleei. Horretarako, gaztetxoenek agerraldi hori marraztu egingo dute eta zaharragoek collage teknika erabiliko dute. Azkenik, marrazkia ikaskideei erakutsi eta azalpena emango diete.
Ipuina irudika dezakete, batzuek mimikaren bidez, beste batzuek antzerki gisa, etab. Girotzeko, mozorroak presta ditzakete hainbat materialekin.
Gaitasunak
- 1 - Gaitasun kultural eta artistikoa
- 2 - Gaitasun espirituala
- 3 - Hizkuntza-gaitasuna