Gizonak eta emakumeak gizartean

Azalpena
Zein paper jokatzen dute emakumeek gizartean? Gizonezkoen eskubide eta betebehar berberak al dituzte? Ikasgelan gai hauen inguruan eztabaidatzea proposatzen da. Zein estrategia garatzea komeni zaigu eztabaida egokiro kudeatzeko eta gatazka honi soluziobideak proposatzeko?
Emakumeek gizartean duten egoerari buruz, lan-munduan sartzeari buruz eta emakumeen eta gizonen egoeraren arteko diferentziei buruz hausnartzeko proposatuko zaie ikasleei. Gai batzuen gainean (ikus 2.1 fitxa) hausnartutakoan, eztabaidari ekingo zaio ikasgelan. 10 minutu igarotakoan, eztabaida gelditu egingo da eta lehen ondorioa aterako da. Eztabaidari berriro ekingo zaio. Orduan, aurrena arau edo gako batzuk ezarriko dira denen artean (moderatzaile bat aukeratzea, txandak) eztabaida ordenatuagoa eta argiagoa izan dadin.
15 minutu igarotakoan, eztabaida amaitu egingo da eta irakasleak akta jasoko du. Ondoren, ikasleei irakurriko die eta balorazio bat egingo dute. Azkenik, prozesu osoa aztertuko dute denen artean (ikus 2.2 fitxa).
Gaitasunak
- 1 - Ikasten ikasteko gaitasuna
- 2 - Hizkuntza-gaitasuna
- 3 - Gizarterako eta herritarren eskumena