Aktibitate
Gizon-emakume inmigranteen eskubideak
Honetatik ateratako aktibitatea:
Iraupena:
60 minutu

Azalpena
Nola azaltzen dituzte komunikabideek gutxiengoan dauden taldeak? Batzuetan iritziak gertaera balira bezala onartzen al ditugu? Nola baldintzatzen digute aurreiritziek pertsona bat juzgatzerako orduan?
Ikasleei egunkari ezberdinetan inmigranteei buruzko artikuluak bilatzeko eskatuko zaie. Taldeka, hiru hautatu eta zuzentzaileak direla imajinatuz, inmigranteak ondo tratatzen direnentz erabaki beharko dute. Balorazioa egiteko, Giza Eskubideen Munduko Deklarazioa eta erantsiriko fitxa 1 kontuan hartzeko esango zaie. Ondoren, guztien artean, eskubideak eta betebeharrak izateko Estatu batekoa pertsona izatea baino beharrezkoa den ala ez eztabaidatuko dute.
Gaitasunak
- 1 - Hizkuntza-gaitasuna
- 2 - Informazioa tratatzeko gaitasuna eta gaitasun digitala
- 3 - Gizarterako eta herritarren eskumena
Beharrezko materiala
Egunkariak edo beraiek ekarritako egunkarietako artikuluak, 1.1 fitxa
Deskargatzeko materiala
esk4hiz1_ficha1.pdf