Ginkana izugarria
Azalpena
Garrantzitsua al da ingurugiroa? Zergatik? Nahikoa zaintzen al dugu? Zer gertatuko litzateke gure inguru naturalak suntsituko bagenitu eta dauden animalia gehienak desagerraraziko bagenitu? Zer egin dezakegu belaunaldi berriek ere inguruaz goza dezaten?
Zoologiko edo natur erreserba batean ginkana bat egitean datza. Internet ere erabil daiteke eta era birtualean zoologiko edo natur erreserba baterako bisitaldia egin.
Ikasleek bisitatuko duten errealitateari egokitutako proba batzuk burutu beharko dituzte. 2.1 fitxan batzuk proposatzen dira.
Jarduera osa daiteke zooa eta natur erreserbaren gaineko ingurumena zaintze edo esplotatze era gisa. Sakon daiteke onartzeko moduko garapenak dakartzanei buruz: “egungo belaunaldiaren beharrak asetzen duen garapena da etorkizuneko belaunaldien beharrak asetzeko gaitasuna arriskuan jarri barik”.
Zer esan nahi du horrek? Zer-nolako eraginak ditu familia, ikasgela eta auzoan?Eta mundu mailan? Zeintzuk eskubide eta betebehar errespetatu beharko lirateke zure ustetan?
Gaitasunak
- 1 - Gaitasun zientifikoa
- 2 - Hizkuntza-gaitasuna
- 3 - Gizarterako eta herritarren eskumena