Aktibitate
Genero-indarkeria
Honetatik ateratako aktibitatea:
Iraupena:
55 minutuko saio bat

Azalpena
Ariketa honetan ikasleak gatazka moten inguruan hitz egiten hasiko dira, gaia genero indarkeriara bideratuz. Jarraian, bakoitzak paper zati batean kontzeptuaren inguruko haien definizio propioa idatzi beharko du eta horretarako, laguntza moduan genero-indarkeriaren iceberg-a erakutsi ahal zaie. Gero, "Alicia" artikulua irakurtzeko eskatuko zaie haien iritzia emanez. Klasean artikuluaren inguruan hausnartu beharko dute eta hori egin ondoren, aurretik idatzitako definizioaren inguruan ea zerbait aldatuko luketen galdetuko zaie. Azkenik, genero-indarkeriaren inguruko bi definizio desberdin erakutsiko zaizkie, haien artean komenta ditzaten.
Gaitasunak
- 1 - Gaitasun kultural eta artistikoa
- 2 - Hizkuntza-gaitasuna
- 3 - Gizarterako eta herritarren eskumena
Beharrezko materiala
- Post-it txikiak edo papertxoak
- Eranskina 1
- Artikulua "Alicia": https://www.eldiario.es/zonacritica/barbijaputa-alicia_6_706289386.html
- Eranskina 1
- Artikulua "Alicia": https://www.eldiario.es/zonacritica/barbijaputa-alicia_6_706289386.html
Deskargatzeko materiala
fitxa7_generoindarkeria.pdf
fitxa7_eranskina1.pdf