Aktibitate
Gatazkak trukatzea

Erraza egiten zaigu gure ikaskide batek bizi izandako gatazka bati konponbide bat proposatzea? Eta besteen aholkuak jasotzea? Nola sentitzen gara? Erraza al da ikaskide baten lekuan jartzea?
Ikasleak taldeka banatuko dira. Pertsona bakoitzak ikastetxean, lagunekin, familian eta abar duen arazo baten berri idatziko du paper batean, anonimoki. Paper guztiak batu eta berriro banatuko dira ausaz taldeko kideen artean. Bakoitzak tokatu zaion gatazka beregan hartuko du, eta ozen irakurriko du lehen pertsona (ni) erabiliz, eta arazo edo gatazka hori konpontzeko irtenbideak proposatuko ditu.
Aurkezpena egiten den bitartean ezingo da galderarik egin. Ariketa amaitutakoan, 3.1 fitxako galderen gainean hitz egin daiteke.
Material necesario
Papera, boligrafoak.
3.1 fitxa.
3.1 fitxa.
Deskargatzeko materiala
gat2et3_ficha1.pdf