Eztabaida edo borroka?

Azalpena
Zein komunikazio mota ezagutzen ditugu? Garrantzitsua al da komunikazio ez hitzezkoa mezuak egokiro ulertu ahal izateko? Espresatzeko dugun modua, pertsonen jarrerek…parte hartzea geldiarazi edo bultzatu al dezakete?
Dinamikari ekiteko, ahozko eta ahozkoa ez den hizkuntzak komunikazioan duen garrantzia azalduko da.
Aurrez telebistako eztabaida-saio bateko eztabaida edo 15 minutu inguruko eztabaida-zatia grabatuko da. Ikasleak bi taldetan banatuko dira eta bideo-emanaldian alderdi desberdinei buruzko datuak jasoko dituzte. Talde batek eztabaidan parte hartzen duten pertsonen keinuei buruzko datuak hartuko ditu, noiz egiten dituzten eta zein eragin duten.
Beste taldeak parte hartzen duten pertsonei buruzko beste datu batzuk jasoko ditu: keinua zenbat aldiz egiten duten, zein tonu erabiltzen duten, zein ekarpen egiten dituzten, zein interesekin esaten duten, entzuteko duten gaitasuna. Beharrezkoa izanez gero, bideoa bitan ikus daiteke.
Ondoren, jasotako datuak sintetikoki bateratuko dira eta rolak identifikatzen saiatuko dira. Orientazio gisa, 1.1 fitxa erabil daiteke datuak jasotzeko eta 1.2 fitxa hausnartzeko.
Ariketa zerbait alda daiteke eta ahozkoa ez den komunikazioari buruzko artikuluetan eta testuetan oinarriturik lan egin, bideoa erabili beharrean.
Gaitasunak
- 1 - Autonomiarako eta ekimen pertsonalerako gaitasuna
- 2 - Hizkuntza-gaitasuna
- 3 - Gizarterako eta herritarren eskumena
Beharrezko materiala
Papelografoa, errotuladoreak, bideoa eta telebista.