Skip to main content
Aktibitate

Ezinezko zeregina

Iraupena: 50 minutuko saio bat
Munduko Hiritarrok. Participación. ESO Primer ciclo

Azalpena

Pertsona guztiak zerbaitetan parte hartzen dugunean, erraza al da taldea koordinatzea eta akordioetara iristea? Nola antola gaitezke horretarako? Zein nolako egoeretan parte hartu izaten dugu? Nola egiten dugu? Nola sentitzen gara? Pena merezi al du?

Ikasleak bi talde handitan banatu eta bakoitzak zeregin bat izango du.

A taldea: Taldeko partaide guztiak gainazal baten gainean (eserlekua, mahaia) gutxienez bost segundoz egotea da helburua; gainazal hori nabarmen txikia izango da taldeko partaide-kopuruarentzat. Horretarako, antolatu eta elkarrekin lan egin beharko dute, eta hainbat estrategia probatu beharko dituzte.

 

B taldea: Lurrean alfonbra bat jarriko dugu. Oso garrantzitsua da alfonbra erraz irristatzea lurrean, eta taldeko guztiak gainean zutik justu-justu sartzeko adinako tamaina izatea. Alfonbraren gainean dauden guztiek beren artean antolatu behar dute, alfonbra bi marraren artean joan dadin. Hau da, ibilbide bat egin behar dute alfonbra gainean.

Kasu bakoitzeko helburuak lortu ondoren, talde bakoitzak beste taldeak egindakoa egin beharko du.

Jokoa azaltzeko garaian, taldekoek haien buru izango den pertsona bat aukeratzeko proposa daiteke; pertsona horrek taldeak gauzatu beharreko ekintzak antolatu beharko ditu. Azkenik, eztabaidatu egin daiteke, esate baterako, 2.1 fitxan aipatutako gaien inguruan.

Gaitasunak

  1. 1 - Hizkuntza-gaitasuna
  2. 2 - Gizarterako eta herritarren eskumena

Beharrezko materiala

2.1 fitxa.
Eserlekua, mahaia edo antzeko zerbait eta alfonbra.

Deskargatzeko materiala

peus2go2_ficha1.pdf
Dagoeneko Edukalboanen parte al zara?

Dagoeneko komunitatearen parte bazara, hasi saioa eta deskargatu edukia klik bakarrean. Ez baduzu formularioa betetzen eta mezu elektroniko bat bidaliko dizugu deskargatzeko edukiaren estekarekin.

Arduraduna: Alboan Fundazioa
Xedea: Eskaerak, eta egindako kontsultak kudeatzea eta informazioa bidaltzea.
Legitimazioa: Lortutako baimenak, interes legitimoa eta araudia betetzea.
Hartzaileak: Zerbitzuak eskaintzen dituzten hirugarrengoak, nazioarteko transferentziak barne.
Eskubideak: Datuen sarbidea, zuzenketa, ezabatzea, tratamenduaren mugaketa, eramangarritasuna edo uko egitea, erabaki indibidual automatizatuei uko egitea barne.
Jatorria: Erabiltzailea.
Munduko Hiritarrok. Participación. ESO Primer ciclo
Gai nagusia

Azpigaiak

Adinak

13 eta 14 urte bitartekoak

Gaiak

Heziketa Fisikoa
Partekatu