Europar biztanleak
Azalpena
Zer esan nahi du Europar hiritarrak izateak? Uste duzue hiritarrok erabaki politikoetan zuzenean parte hartu beharko genukeela kontsulta, asanblada eta beste parte-hartzeko mekanismo batzuen bidez? Uste duzue Europar Parlamentuak Europar hiritarrak egoki errepresentatzen dituela? Zein da parlamentu honen egitekoa?
Ikasleei europar biztanleen inguruko ikerketa tailer bat egiteko proposatuko zaie. Abiapuntu legez fitxako artikuluaren laburpena emango zaie. Horik aurrera, taldeka, interesatu zaien gai bati buruzko ikerketa bat pentsatu beharko dute (oinarrizko eskubideen gutuna eta deklarazio unibertsalaren inguruan izan daiteke, Europar Batasunean libreki ibiltzeko eskubidea eta horren mugak, etab). Horretarako eskura dute Interneteko informazioa, liburuak, aldizkariak, europar leihatilatxoak edo Europari buruzko Informazio bulegoak. Lehenengoko saioan ikerketaren eskema egin daiteke. Ikasleei bi saio emango zaie eskuratutako informazioa komunean jarri eta egituratzeko. Azken saio batean, gainontzeko ikasleei aurkezpena egingo zaie era txukun eta grafiko batean.
Web orrialdean den informazio anitza irakasleak erabil dezake jardueraren aurkezpenerako. Gainera, ikasleak ikerketarako eskura izan dezakeen lotura ugari dago.
Gaitasunak
- 1 - Matematikarako gaitasuna
- 2 - Informazioa tratatzeko gaitasuna eta gaitasun digitala
- 3 - Gizarterako eta herritarren eskumena