Aktibitate
Etorkizun aukerak, ametsak partekatzea
Honetatik ateratako aktibitatea:
Iraupena:
Ordu 1 eta 30 minutu
Includes english version

Azalpena
Pertsona errefuxiatuen errealitatea lantzen da “Etorkizun-aukerak” argitalpenarekin. Tokatu zaizkien testuak eta marrazkiak antolatuko dituzte taldeko neska-mutilek, eta hiru garaitan sailkatuko dituzte, beren ustez marrazkiak adierazten duen unearen arabera. Binaka lanean aritu ondoren, talde handian elkartuko dira, lekukotzak eta marrazkiak nola sailkatu dituzten eta errealitate hori ezagutzean nola sentitu diren azaltzeko eta komentatzeko. Saioa ixteko, pertsona guztien nahiak betetzea lortzen saiatzeko zer egin behar dugun hausnar genezake.
Gaitasunak
- 1 - Gizarterako eta herritarren eskumena
Beharrezko materiala
1.- Orriak (oraina, iragana, etorkizuna).
2.- Koloretako margoak.
3.- “Etorkizun aukerak” argitalpeneko marrazkiak eta testuak (ALBOANen egoitzan doan eta deskarga daiteke: https://www.edukalboan.org/eu/unitatea/etorkizun-aukerak
2.- Koloretako margoak.
3.- “Etorkizun aukerak” argitalpeneko marrazkiak eta testuak (ALBOANen egoitzan doan eta deskarga daiteke: https://www.edukalboan.org/eu/unitatea/etorkizun-aukerak
Deskargatzeko materiala
1.1 fitxa.pdf
Incluye versión en inglés