Etorkinei buruzko musika
Azalpena
Zer diote gure inguruko abesti batzuek emigrazioari buruz? Garrantzitsua al da musika mezuak transmititzeko? Abestien letren bitartez irits gaitezke beste modutara iristen ez garen jende multzo batengana?
Egungo musika-konposizio bi proposatuko dira emigranteen egoeraren gainean lan egiteko. Abestiak dira: “Mazisi okeita Denbele”, Jabier Muguruza-ena (Nueva Etiopia CDan) eta “Kaixo amatxo”, 7 eskale-ena. Hasiera batean, ikasleei erritmo, soinu eta horiek eragindakoari erreparatzeko eska dakieke. Gero, letraren informazio edukiaren inguruan egin daiteke lan. Bigarren aldiz kanta ondo entzunda, hutsuneak bete ditzaten etab eska dakieke. Ondoren, taldeka, musikak eragiten dituen sentimenduak eta letraren zentzuaren arteko harremanik dagoen aztertuko dute. Halaber, iradokitako galderen gaineko debatea egin daiteke gelan.
Gaitasunak
- 1 - Hizkuntza-gaitasuna
- 2 - Gaitasun kultural eta artistikoa
- 3 - Gizarterako eta herritarren eskumena