Eta zuk zer egiten duzu?
Azalpena
Egiten dugunak ba al dauka eraginik gure inguru hurbilean? Nolako parte-hartzea bultza genezake ingurugiroan modu positiboan eragiteko? Ezagutzen ditugu 3 R izeneko araua eta presio soziala egiteko kanpaina ezberdinak? Nola eman diezaiekegu eskolako beste kideei egin dugun gogoetaren berri?
Gizakien ekintzak herrian, gizartean eta munduan sortzen dituen eraginei buruzko hausnarketa egingo dute hasieran. Ondoren, gure munduan, ingurumenari dagokionez, positiboki parte- hartzeko zein era ditugun ikertuko dugu. Murrizteari, berriz erabiltzeari eta birziklatzeari buruzko arauen (3 R izeneko arauen) inguruko eta presio soziala egiteko martxan dauden kanpainen inguruko dokumentazioa bilatzea proposatzen da.
Azkenik, informazio hori labur jasoko duen kartela edo horma-irudia egin behar dute taldeka. Gaiaren garrantzia islatzea da helburua, baita gainerako ikasleak parte har dezaten animatzea ere. Horretarako, kartelak zentroko hainbat tokitan jarriko dira.
Gaitasunak
- 1 - Gaitasun zientifikoa
- 2 - Informazioa tratatzeko gaitasuna eta gaitasun digitala
- 3 - Gizarterako eta herritarren eskumena
Beharrezko materiala
Internet, kartoi mehea, errotuladoreak, guraizeak, kola...