Eta nola egingo dugu?
Azalpena
Zein nolako moduak ezagutzen ditugu parte hartzeko? Eta non parte hartzen dugu, eskolan, etxean, auzoan? Animatzen gara poster zurian jasotzera gure ideiak?
Taldeka, zentroa apaintzen duten horma-irudiak ikusi ondoren, parte-hartzeari buruzko ideia-jasa bat egingo da. Gure gizartean, parte hartzeko zein era daude? Guk ezagutzen ez dugun beste modurik badago? Nola funtzionatzen dute? Zergatik? Zertarako? Zein esparrutan parte har dezakegu? Non, nola eta noiz parte hartzeari buruz hitz egitea da kontua.
Ideia-jasaren ondoren, taldeka, ikasleei garrantzitsuenak iruditzen zaizkienak bilduko dituzte, eta, guztiok bateratu ondoren, jarduera honi dagokion horma-irudian zein jarriko diren erabakiko da.
Gelan eta ikastetxean bertan parte hartzeko aukeren inguruan ere lan egin daiteke.
Gaitasunak
- 1 - Gaitasun kultural eta artistikoa
- 2 - Hizkuntza-gaitasuna
- 3 - Gizarterako eta herritarren eskumena