Skip to main content
Aktibitate

Eskubide eta betebeharrak

Iraupena: 50 minutuko bi saio
Munduko Hiritarrok. Derechos y deberes. Bachillerato

Azalpena

Ezagutzen ditugu zeintzuk diren gure eskubideak? Gai gara antzemateko hauek urratuak diren edo ez? Zein erantzukizun eskatzen du eskubide bakoitzak? Norena da ardura hori?

Ikasleen artean kasu praktiko batzuk banatuko dira (fitxa 2.1), bertan eskubide ezberdinak hautsita azaltzen dira. Taldeka, zein den hautsita dagoen eskubidea adierazi eta Deklarazioaren zein artikuluan agertzen den esateko eskatuko zaie. Guztion artean komentatzera igaro aurretik, talde bakoitzak agertu zaizkion eskubideek, pertsona zein instituzioentzakoek, inplikatzen dituzten erantzukizun edo betebeharrak adierazi beharko ditu.

Garrantzitsua da talde txikietan partaide guztien ahotsa entzutea eta erabakiak adostasunean hartzea.

Jarraian, bere azterketaren emaitzak aurkezteko era pentsatuko du azalpenarekin batera izateko (panela, irudia, eskema, …)

Ikusi duzue gehienak irudizko kasuak dira, baina funtsezko eskubide baten haustea islatzen dute. Tamalez munduan leku askotan gertatzen da hori. Jarduerari amaiera emateko, irakasleak bost kasu emango dio talde bakoitzari. Eskubideak hausten diren bost kasu erreal aurkitu beharko duzue. Azkenean talde bakoitzak kasu errealak azalduko dizkie gainontzeko ikaskideei egoera horiek konpondu eta ekiditeko era batekin batera. Behar duzuen informazioa honako web orrialdeetan duzue:

Amnistía Internacional: http: www.a-i.es / http: www.edai.org

Derechos: http://www.derechos.org

Gaitasunak

  1. 1 - Informazioa tratatzeko gaitasuna eta gaitasun digitala
  2. 2 - Gizarterako eta herritarren eskumena
  3. 3 - Hizkuntza-gaitasuna

Beharrezko materiala

Eskubideen Deklarazio Unibertsala, kasu praktikoak, Internet, kartulinak eta errotuladoreak, fitxa 2.1

Deskargatzeko materiala

esk4fil2_ficha1.pdf
Dagoeneko Edukalboanen parte al zara?

Dagoeneko komunitatearen parte bazara, hasi saioa eta deskargatu edukia klik bakarrean. Ez baduzu formularioa betetzen eta mezu elektroniko bat bidaliko dizugu deskargatzeko edukiaren estekarekin.

Arduraduna: Alboan Fundazioa
Xedea: Eskaerak, eta egindako kontsultak kudeatzea eta informazioa bidaltzea.
Legitimazioa: Lortutako baimenak, interes legitimoa eta araudia betetzea.
Hartzaileak: Zerbitzuak eskaintzen dituzten hirugarrengoak, nazioarteko transferentziak barne.
Eskubideak: Datuen sarbidea, zuzenketa, ezabatzea, tratamenduaren mugaketa, eramangarritasuna edo uko egitea, erabaki indibidual automatizatuei uko egitea barne.
Jatorria: Erabiltzailea.
Munduko Hiritarrok. Derechos y deberes. Bachillerato
Gai nagusia

Azpigaiak

Adinak

17 urtetik aurrera

Gaiak

Filosofia
Partekatu