Jarduera

Erdialdeko Amerika: Ezagut ezazu Piztia

Ezagutu piztia

Estatu Batuetarantz doan Erdialdeko Amerikako migrazioaren errealitatera hurbiltzeko proposamena da jarduera hau, bidean emakumeen eta neskeen egoera aztertuz. Hori guztia lant zeko Ipar Triangelu delakoaren migrazioaren errealitateari buruzko ikerketa bat egitea proposatzen dizuegu. Honako hauek jaso ditzakezue ikerlanean:

  • Pertsona horiek etxetik ateratzera bultzatzen dituzten
  • zergatiak.
  • Ibilbideak eta bidaiatzeko moduak.
  • Bidean dauden arrisku eta arriskubideak.
  • Eta, Estatu Batuetara iritsitakoan: nola bizi dira? Zertan egiten dute lan? Zer beldur dituzte?

Ikerketa lana bukatu ostean askotariko koloretako hostoak dituen zuhaitz baten marrazkia egitea proposatzen dugu. Bertan jasoko ditugu aurreko ariketan atera diren ideiak. Hostoetako bakoitzak identifikatutako arazoaren kausa bat, ondorio bat edo irtenbide posible bat ordezkatuko du.

 

Documental Pasos Ciegos >

Beharrezko materiala
- Bideoa: ÉXODO. Iraupena: 3:47
- Dokumentala: Pasos Ciegos. Iraupena: 25,22 min.
- Dokumentala: Las Patronas. Iraupena: 51 min.
Adina
15 urtetatik gora.
Iraupena
60 minutuko 3 saio
Deskargatzeko materiala
1. jarduera.pdf

Material didaktikoa

Arduraduna: Alboan Fundazioa
Xedea: Eskaerak, eta egindako kontsultak kudeatzea eta informazioa bidaltzea.
Legitimazioa: Lortutako baimenak, interes legitimoa eta araudia betetzea.
Hartzaileak: Zerbitzuak eskaintzen dituzten hirugarrengoak, nazioarteko transferentziak barne.
Eskubideak: Datuen sarbidea, zuzenketa, ezabatzea, tratamenduaren mugaketa, eramangarritasuna edo uko egitea, erabaki indibidual automatizatuei uko egitea barne.
Jatorria: Erabiltzailea.

Erlazionatutako jarduerak