Skip to main content
Aktibitate

Enkartelada

Honetatik ateratako aktibitatea:
Iraupena: 60 minutu
Munduko Hiritarrok. Participación. Primaria

Azalpena

Zer iradokitzen digute irakasleak erakusten dizkiguten argazkiek? Gustatzen al zaizue bertan ikusten duzuena? Zergatik? Nola parte-har dezakegu argazkietan ikusten duguna salatzeko?

Ariketa honetan irakasleak irudi bat hautatuko du gelan lantzeko. Irudi horrek errealitate nahiko txarra erakutsiko du (ingurumena hondatzea, energia gehiegi gastatzea, haurren lana...).Ikasleek, taldeka, irudia deskribatu eta aztertu egingo dute, eta horma-irudi bat, poster bat edo kartel bat egingo dute.

Horren bidez irudiko egoera salatuko dute eta hori hobetzeko ahaleginean nola parte har daitekeen proposatuko dute. Talde bakoitzari irudi bat eman eta, amaieran, bateratze-lana egin talde bakoitzean egin duten lana azalduz. Ariketa, bere izaeragatik, hezkuntza plastikoan egin daiteke.

Gaitasunak

  1. 1 - Gaitasun zientifikoa
  2. 2 - Hizkuntza-gaitasuna

Beharrezko materiala

Guraizeak, itsasgarria, koloretako papera, errotuladoreak, margoak...
Munduko Hiritarrok. Participación. Primaria
Gai nagusia

Azpigaiak

Adinak

6 eta 8 urte bitartekoak
9 eta 12 urte bitartekoak

Gaiak

Ingelesa
Partekatu