Aktibitate
Elikagai transgenikoak
Honetatik ateratako aktibitatea:
Iraupena:
50 minutuko bi saio

Azalpena
Zer iruditzen zaizkizue elikagai transgenikoak? Informazio gehiago bilatuko dugu gure iritzia argudiatzeko? Zein irakaspen atera ditugu gelan sortu den eztabaidatik?
Elikagai transgenikoei buruzko bi testu –iritzi kontrajarrikoak– irakurri behar dituzte ikasleek. Irakurketa amaitutakoan, gai horri buruz gehiago ikertu eta aldeko zein aurkako iritzia eman behar dute. Ondoren, taldeka elkartu behar dute, elikagai transgenikoen aldeko edo aurkako –taldearen jarrera zein den– argudioak lantzeko. Azkenik, eztabaida egin behar da ikasgelan, moderatzaile eta guzti.
Matematikaren alorrean ere egin behar da gai horri buruzko ariketa bat; komeni da, beraz, biak elkarrekin lotzea.
Gaitasunak
- 1 - Gaitasun zientifikoa
- 2 - Hizkuntza-gaitasuna
- 3 - Gizarterako eta herritarren eskumena
Beharrezko materiala
2.1 eta 2.2 fitxak
Deskargatzeko materiala
gat3na2_ficha2.pdf
gat2na2_ficha1.pdf