Aktibitate
Egin dezagun hegan irudimena erabiliz
Honetatik ateratako aktibitatea:
Iraupena:
60 minutu

Azalpena
Kometa bat egiteko taldekide bakoitzak duen materiala erabili beharko bagenu, nola antolatuko ginateke? Taldekide guztiek izan al duzue aukera zuen ideiak eta materiala kontuan hartuak izateko?
Ikasleak 5 pertsonako taldetan banatuko dira. Talde bakoitzak kometa bat egingo du. Kometa egiteko, ez da jarraibiderik emango, talde bakoitzak erabaki beharko du nolako kometa egingo duen.
Taldeko kide bakoitzari material bat emango zaio eta kide horrek bakarrik erabili ahal izango du. Horrela, pertsona guztiek hartuko dute parte prozesuan. Talde bakoitzak ondo antolatu beharko du eta kometa egiteko estrategiak erabaki beharko ditu, pertsona bakoitzak ordenatuta eta eraginkortasunez parte har dezan prozesuan bere materiala erabiliz.
Gaitasunak
- 1 - Gaitasun kultural eta artistikoa
- 2 - Ikasten ikasteko gaitasuna
Beharrezko materiala
Taldeko kide bakoitzari material hauetako bat emango zaio: itsasgarria, guraizeak, kartoi mehea edo koloretako papera, artilea eta pita, makila luzeak eta finak
1.1 fitxa
1.1 fitxa
Deskargatzeko materiala
peus1art1_ficha1.pdf