Denok gara protagonista, baita inmigranteak ere.

Azalpena
Nolakoa litzateke mundua kultura guztiak elkarrekin biziko balira? Lortu beharreko egoera ideala da zuen ustetan edo saihestu beharreko egoera? Zer eskatzen dio gutako bakoitzari horrek?
Ikasleei prentsa artikulu bat idazteko eskatuko zaie, bertan Espainian inmigrazioak dituen alderdi positibo eta arazoak eragiten dituztenei buruzko iritzia agertu beharko dute, baita egoera aldatzeko gure eskubide eta betebeharren gainekoa ere. Artikulurako iradokitzen den izenburua “La riqueza de una ciudadanía intercultural (en el aula, en mi barrio, en mi pueblo, en el mundo): nuestros derechos y deberes.”
Artikuluan ikasleen iritziak agertu beharko dira, dena den horretarako aurretiaz Interneteko orrialdeetan informazioa biltzeko eskatuko zaie (Fitxa 2.1)
Behin artikuluak zuzenduta, aurkezturiko iritziak zein erabilitako argumentuak komunean jar daitezke ikasgelan debatea sortuz. Saia daitezke elementu batzuk eta zenbait proposamen praktiko adosten, ikastetxetik edo auzotik gauza daitezkeenak inmigrazioak ematen digun aberastasun kulturalaz benetan gozatu ahal izateko.
Gaitasunak
- 1 - Hizkuntza-gaitasuna
- 2 - Autonomiarako eta ekimen pertsonalerako gaitasuna
- 3 - Informazioa tratatzeko gaitasuna eta gaitasun digitala
Beharrezko materiala
Deskargatzeko materiala
