Datuak interpretatuko ditugu
Azalpena
Zertan gastatzen da batez ere dirua mundu mailan Giza Garapeneko Txostenaren arabera? Zenbat aldiz gehiago inbertitzen da dirua gastu militarretan oinarrizko hezkuntzan baino? Zein ondorio ateratzen ditugu? Bihur ditzakegu dolarrak euroetara eta datuak grafiko bitartez aurkeztu?
Ikasleak taldeka bildu eta Giza Garapeneko Txostenaren (NBGP, 1998) araberako urteko gastuen datuen taula emango zaie. Munduko lehentasunak zein diren labur azaltzen du taulak. Ikasleek datuak interpretatu eta ondorioak atera beharko dituzte. Horretarako, dolarretan dauden zifrak eurotan jarri beharko dituzte eta taulako datuak grafikoetan jarri beharko dituzte. Datuak baloratuko dituzte eta zifra horiek banaka eta taldeka adierazten duten errealitatean eragiteko gizartean parte hartzeko dauden aukeren inguruan hausnartuko dute.
Gaitasunak
- 1 - Gaitasun zientifikoa
- 2 - Matematikarako gaitasuna
- 3 - Gizarterako eta herritarren eskumena