Buru-hausgarria

Azalpena
Egin ditzakegu operazio matematikoak hizkien bitartez? Zein pausu eman behar ditugu hitzak deszifratzeko? Eta ze pausu eman behar dira eguneroko arazoak eta gatazkak konpontzeko?
Ikasleei esperimentu matematiko-linguistiko bat egiteko eskatuko zaie. Eragiketa matematikoak letren bidez egin behar dituzte. Letra bakoitzak balio bat du: 1; horrela, hitzen letrak batu eta kendu egin behar dituzte hitz berriak osatu arte. 1.1 fitxan horren adibide bat ematen da azalpen gisa. Enigma konpondutakoan, taldeka elkartuko dira arazoa konpontzeko eman dituzten urratsak aztertzeko eta arazoak edo gatazkak konpontzeko beharrezko jarraibide orokorrak ezartzeko.
Eragiketa berriak asma daitezke hitz errazekin, eta/edo hezkuntza maila bakoitzera egoki daitezke. Ikasleei proposa dakieke beraiek asmatzeko antzeko beste hieroglifiko batzuk beren ikaskideek ebatz ditzaten.
Gaitasunak
- 1 - Hizkuntza-gaitasuna
- 2 - Matematikarako gaitasuna
- 3 - Gizarterako eta herritarren eskumena