Skip to main content
Aktibitate

Bizikidetza orekatuaren alde

Iraupena: 50 minutu
Munduko Hiritarrok. Manejo de conflictos. Primaria

Azalpena

Bururatzen al zaigu familiako egoeraren bat non eskubideak eta betebeharrak betetzen ez diren? Eta zergatik ez dira betetzen? Idatz genitzake poster zurian aholku batzuk berriro ere gerta ez dadin?

Eguneroko bizitzan, familiako eskubideak eta erantzukizunak betetzen ez diren egoera batean (seme-alabei entzuten ez dieten gurasoak, senide txikiagoak jo eta haietaz baliatzen diren senide zaharragoak…) pentsatzeko eskatuko zaie ikasleei, taldeka. Ondoren, aukeratutako egoera antzeztuko dute denen aurrean. Antzezpen bakoitzaren ondoren, alderdi hauek landuko dira:

• Zer ikusi duzue?

• Eguneroko bizitzan gertatzen den egoera da? Askotan gertatzen da?

• Norbaitek ez du errespetatu beste pertsona baten eskubidea? Nork?

• Norbaitek ez du bete bere erantzukizuna? Nork?

• Zein eskubide ez da errespetatu?

• Zer egin dezakegu hori berriro gertatu ez dadin?

 Zer gomendatuko zenuke?

 Zein dira gatazkak konpontzeko gure jarraibideak?

Azken galderako ideiak jasotakoan, horren posterra osatuko da. Posterra hutsik dago eta sormenaz bete behar da. Bide batez, erakusketan parte hartuko dute aktiboki.

Gaitasunak

  1. 1 - Gaitasun kultural eta artistikoa
  2. 2 - Hizkuntza-gaitasuna
  3. 3 - Gizarterako eta herritarren eskumena

Beharrezko materiala

Azken posterra eta errotulkiak
Munduko Hiritarrok. Manejo de conflictos. Primaria
Gai nagusia

Azpigaiak

Adinak

6 eta 8 urte bitartekoak
9 eta 12 urte bitartekoak

Gaiak

Erlijio
Etika
Partekatu