Skip to main content
Aktibitate

Bizikidetza-dekalogoa

Iraupena: 50 minutuko bi saio
Munduko Hiritarrok. Manejo de conflictos. Primaria

Azalpena

Badago egoerarik eskolan gaizki sentiarazten zaituena? Askotan gertatzen da? Animatuko gara arazoaren inguruko eta konponbide posible baten inguruko eskutitz bat idaztera? Egin dezakegu eskutitz hauekin elkarbizitza dekalogo bat?

Gaizki sentiarazten dituen ikastetxeko gertaera batean pentsatzeko eskatuko zaie ikasleei (irakasle eta ikaskide edo ikastetxeko beste kide batzuekiko duten tratua dela eta), eta galdera hauetan oinarrituz aztertzeko:

• Sarritan gertatzen da?

• Pertsona desberdinen arteko tratua egokia iruditzen zaizu?

• Pertsonek elkar tratatzeko duten moduarekin ados zaude?

• Nola nahiko zenuke zu tratatzea zure ikaskideek? Eta irakasleek?

Ondoren, gutun anonimo bat idazteko eskatuko zaie, beren arazoa azaldu eta irtenbidea proposatuz.

Irakasleak gutuna irakurri eta arazoak eta proposatutako irtenbideak azalduko ditu (hainbat egunetan egin daiteke eta kartoi mehe edo papelografoan idatz daitezke arazo eta irtenbide horiek).

Proposamen guztiak aurkeztutakoan, taldeka ‘Ikasgelako bizikidetza-dekalogoa’ idazteko eskatuko zaie ikasleei. Azkenik, talde bakoitzak gainerako kideei aurkeztuko die bere dekalogoa, eta denen artean dekalogo bakarra idatziko dute, adostasunez, botazioz edo beraiek zehaztutako moduan.

Gaitasunak

  1. 1 - Autonomiarako eta ekimen pertsonalerako gaitasuna
  2. 2 - Hizkuntza-gaitasuna
  3. 3 - Gizarterako eta herritarren eskumena

Beharrezko materiala

Kartoi meheak edo papelografoa.
Munduko Hiritarrok. Manejo de conflictos. Primaria
Gai nagusia

Azpigaiak

Adinak

6 eta 8 urte bitartekoak
9 eta 12 urte bitartekoak

Gaiak

Gaztelania eta Literatura
Partekatu