Aktibitate
Bisita
Honetatik ateratako aktibitatea:
Iraupena:
50 minutu

Azalpena
Gai al gara gainontzeko kideei paretan itsatsita dauden posterretan agertzen dena aurkezteko? Eta ondoren, zein da guztion artean garatu duzuen gogoeta?
Ikasleak bost taldetan banatuko dira. Bakoitzak arretaz begiratuko die ikastetxeko hormetan jarritako bi posterri. Posterretako irudiak eta mezuak aztertuko dituzte eta beste ikaskideei nola aurkeztu pentsatuko dute. Amaitzeko, bisita gidatua egingo dute erakusketan, eta talde bakoitzak landu dituen posterrak aurkeztuko dizkie gainerakoei.
Amaitutakoan, denen artean hitz egingo dute hainbat arlotan gehien errepikatzen diren gatazkei buruz: familian, ikastetxean, herrian, munduan... Hauek nola konpon eta saihets daitezkeen proposa dezakete.
Gaitasunak
- 1 - Autonomiarako eta ekimen pertsonalerako gaitasuna
- 2 - Informazioa tratatzeko gaitasuna eta gaitasun digitala
- 3 - Hizkuntza-gaitasuna
Beharrezko materiala
Posterrak
Deskargatzeko materiala
poster_conflictose.pdf