Skip to main content
Aktibitate

Bidea garbitzea

Iraupena: 30 minutu
Munduko Hiritarrok. Manejo de conflictos. ESO primer ciclo

Azalpena

Posible al da ahozko komunikazioa erabili gabe arazoak konpontzea?

Ikasleak bi taldetan banatuko dira. Talde bati gelaren izkina batean zutik jartzeko esango zaio eta honako hau imajinatuko dute: paseatzera irten dira eta bidearen erdian haitz handi bat topatu dute, eta orain ezin dute aurrera segi. Haitza mugitu beharko dute bideari jarraitzeko. Ariketa isilik egin behar dute. Amaitutakoan, beste taldeak egingo du.

Bi taldeek amaitutakoan, interesgarria izan daiteke ariketari buruz hausnartzea. Aurreko ariketako bateratze-lanean erabilitako galderen inguruan bidera daiteke eztabaida.

Gaitasunak

  1. 1 - Gaitasun kultural eta artistikoa
  2. 2 - Autonomiarako eta ekimen pertsonalerako gaitasuna
  3. 3 - Gizarterako eta herritarren eskumena
Munduko Hiritarrok. Manejo de conflictos. ESO primer ciclo
Gai nagusia

Azpigaiak

Adinak

13 eta 14 urte bitartekoak

Gaiak

Heziketa Fisikoa
Partekatu