Skip to main content
Aktibitate

Bezeroarentzako arreta

Honetatik ateratako aktibitatea:
Iraupena: Ikerketa-lana egiteko eta enpresekin harremanetan jartzeko behar dena.
Munduko Hiritarrok. Manejo de conflictos. Bachillerato

Azalpena

Zer da Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulegoa? Eta Bezeroaren Arreta zerbitzuek, zer eskaintzen digute? Zeintzuk dira gure eskubideak eta betebeharrak kontsumitzaile bezala? Eta enpresenak?

Bistakoa da denok garela kontsumitzaile. Batzuetan, ordea, kontraesanak edo kezkak sortzen zaizkigu kontsumoa dela eta. Zer bitarteko eskaintzen zaizkie, bada, kontsumitzaileei?

Esan ikasleei Kontsumitzailearen Udal Informazio Bulegora joateko, edo zenbait enpresarekin harremanetan jartzeko –bezeroarentzako informazio-telefonoaren bitartez–, jakiteko zer bitarteko erabiltzen diren auziren bat sortuz gero kontsumoa dela eta (ikus 3.1 fitxa).

 

Enpresen ranking bat ere egin daiteke, irizpide hauen arabera: kontsumo-auziak tratatzeko bezeroari zer bide eskaintzen dioten, eta zer zabalera eta kalitate duen bide horrek. Ikasleek gehiegikeriarik gertatuz gero kontsumitzaileek zer eskubide eta baliabide dituzten jakinaraziko diote ikastetxe osoari, auzo edo herriari edo gizarte osoari (Interneten bidez).

Gaitasunak

  1. 1 - Informazioa tratatzeko gaitasuna eta gaitasun digitala
  2. 2 - Gizarterako eta herritarren eskumena

Beharrezko materiala

3.1 fitxa

Deskargatzeko materiala

gat4ek3_ficha1.pdf
Dagoeneko Edukalboanen parte al zara?

Dagoeneko komunitatearen parte bazara, hasi saioa eta deskargatu edukia klik bakarrean. Ez baduzu formularioa betetzen eta mezu elektroniko bat bidaliko dizugu deskargatzeko edukiaren estekarekin.

Arduraduna: Alboan Fundazioa
Xedea: Eskaerak, eta egindako kontsultak kudeatzea eta informazioa bidaltzea.
Legitimazioa: Lortutako baimenak, interes legitimoa eta araudia betetzea.
Hartzaileak: Zerbitzuak eskaintzen dituzten hirugarrengoak, nazioarteko transferentziak barne.
Eskubideak: Datuen sarbidea, zuzenketa, ezabatzea, tratamenduaren mugaketa, eramangarritasuna edo uko egitea, erabaki indibidual automatizatuei uko egitea barne.
Jatorria: Erabiltzailea.
Munduko Hiritarrok. Manejo de conflictos. Bachillerato
Gai nagusia

Azpigaiak

Adinak

17 urtetik aurrera

Gaiak

Ekonomia
Partekatu