Aktibitate
Bake-liderrak
Honetatik ateratako aktibitatea:
Iraupena:
50 minutu

Azalpena
Zer egin dezakegu gure eguneroko bizitzan agertzen den gatazka baten aurrean? Zein da jende guztia pozik geratzeko modurik onena? Nola konpondu dira historian zehar hainbat gatazka? Nolako papera jokatu dute pertsona batzuk bertan?
Azaldu gatazka bati eman dakizkiokeen erantzun-mota guztiak (2.1 fitxa); eta eskura daukagun informazioaren arabera, eztabaidatu zein erantzun diren egokienak. Ondoren, egin taldeka munduko bake-liderren zerrenda bat, eta aztertu haietako bakoitzak zer erantzun eman zion egokitu zitzaion gatazkari.
Gaitasunak
- 1 - Informazioa tratatzeko gaitasuna eta gaitasun digitala
- 2 - Hizkuntza-gaitasuna
- 3 - Gizarterako eta herritarren eskumena
Beharrezko materiala
2.1 fitxa eta Internet.
Deskargatzeko materiala
gat4hi2_ficha1.pdf