Skip to main content
Aktibitate

Babel dorrea

Iraupena: Saio bakarra.
Munduko Hiritarrok. Derechos y deberes. ESO primer ciclo

Azalpena

Ezagutzen al ditugu Japon, Estatu Batuak, Maroko, Grezia, Mexiko edota Kenya bezalako herrialdeetako jaki tipikoak? Eta herrialde hauetako hizkuntzei dagozkien alfabetoak? Gai izango ginateke aipatutako herrialdeak mapa batean kokatzeko? Jarduera honetan aniztasun kulturalaren hainbat alderdi lantzen dira. Halaber, ikasleari gogoeta egitea eskatzen zaio norberaren kultura mantentzeko beharraren eta eskubidearen inguruan eta kultura ezberdinen arteko elkarbizitzak dakartzan lorpen eta zailtasunen inguruan.

Ikasleak taldeka banatzen dira. Talde bakoitzari herri batzuen izenak eta bertoko jaki tipikoen izenak emango zaizkio. Jaki bakoitza, ohituraz eta kulturaz, zein herriri dagokion pentsatu eta asmatu beharko dute taldeek (arroza/Japonia; hanburgesa/Ameriketako Estatu Batuak; tea/India; datilak/Maroko; jogurta /Grezia; aguakatea/Mexiko; banana/Kenya) eta ondoren, talde guztiak elkartzean, munduko mapa handi batean. (Peters-en bertsioa gomendatzen da) kokatu beharko dituzte.

Hau egin ostean, irakasleak hauetako herri batzuen (Japonia, Maroko, Grezia, India) hizkuntza eta grafiari dagozkien alfabetoak erakutsiko dizkie ikasleei. Talde bakoitzak, proposatutako alfabeto bakoitza erabiliz, bere lan-taldearentzako izen bat pentsatu beharko du.

Talde guztiak elkartzen direnean, herri bakoitzak bere kultura eta adierazpena izateko beharra zein eskubideari buruz eta kultur aniztasuna egoteak dakartzan alde onak eta alde txarrei buruz gogoeta egitea proposatuko zaie ikasleei. Azkenik, kultur berberatasuna izateko eskubidea errespetatzeko egin daiteken zenbait ideia edo proposamen proposa dakieke.

Gaitasunak

  1. 1 - Ikasten ikasteko gaitasuna
  2. 2 - Hizkuntza-gaitasuna
  3. 3 - Gizarterako eta herritarren eskumena

Beharrezko materiala

1.1 eta 1.2 fitxak

Deskargatzeko materiala

esk2gi1_ficha2.pdf
esk2gi1_ficha1.pdf
Dagoeneko Edukalboanen parte al zara?

Dagoeneko komunitatearen parte bazara, hasi saioa eta deskargatu edukia klik bakarrean. Ez baduzu formularioa betetzen eta mezu elektroniko bat bidaliko dizugu deskargatzeko edukiaren estekarekin.

Arduraduna: Alboan Fundazioa
Xedea: Eskaerak, eta egindako kontsultak kudeatzea eta informazioa bidaltzea.
Legitimazioa: Lortutako baimenak, interes legitimoa eta araudia betetzea.
Hartzaileak: Zerbitzuak eskaintzen dituzten hirugarrengoak, nazioarteko transferentziak barne.
Eskubideak: Datuen sarbidea, zuzenketa, ezabatzea, tratamenduaren mugaketa, eramangarritasuna edo uko egitea, erabaki indibidual automatizatuei uko egitea barne.
Jatorria: Erabiltzailea.
Munduko Hiritarrok. Derechos y deberes. ESO primer ciclo
Gai nagusia

Azpigaiak

Adinak

13 eta 14 urte bitartekoak

Gaiak

Gizarte Zientziak
Partekatu