Skip to main content
Aktibitate

Aurrera pausutxo bat… giza garapenaren alde

Iraupena: 50 minutuko saio bat
Munduko Hiritarrok. Derechos y deberes. Bachillerato

Azalpena

Zeintzuk izan ziren 1995. urteko Giza Garapenerako gailurrean hartu ziren konpromisoak? Zein neurritan ari dira herrialdeak hartutako konpromisoak betetzen?

Jarduera honen helburua, datu estatistikoen irakurketa eta interpretaziotik abiatuta, zenbait herriren egungo egoeraren gaineko azterketa bat egitea 1995eko Giza Gailurrean hartutako konpromisoei dagokienez. Horretarako, Gailur horretan hartutako konpromiso horien segimendua egiteaz arduratzen den GKEen talde batek ateratako datuak erabiliko dira. Modu horretara GKEek Gailur horietan duten betebeharretako bat betetzen da, alegia, konpromisoen segimendua egitearena (fitxa 1). Datuok honako helbidean aurki daitezke: http://www.socialwatch.org/.

Parte hartzaileak taldetan banatuko lirateke eta bakoitzari aztertu beharreko herri kopuru jakin bat banatuko litzaioke, bai beraiek aukeratu dituztelako, bai interesgarri suerta daitezkeelako. Hautaketa era bat izan daiteke giza eskubideak gehien eta gutxien errespetatzen diren herrien zerrenda bat egitea, edo betebehar gehien eta gutxien betetzen den herriena egitea. (Erabili beharreko datuak aurreko Web orrialdean daude 1999, 2000 eta 2001eko edizioetako “Metas cuantificables” atalean eta ikasleek lor ditzakete Internet bidez erabilita datu bilketarako zein aurretiaz hautaketa bat egin eta paperean emanda).

Ikasleei herri bakoitzak duen aurrera edo atzera egiteko erritmoa azaltzeko kalkuluak egin ditzaten eskatuko zaie. Horrekin batera, eta egungo ratioarekin, beraien ustez espero den emaitza zein urtetan lortuko den aipatzeko eskatuko zaie. Klasean aurkezteko, datuak eta emaitzak hobeto ikusteko grafikoak egin ditzaten eskatuko zaie.

Talde bakoitzak emaitzetan oinarrituta azalpen bat egingo du komunean, herri bakoitzean den egoera eta etorkizunerako espero dena agertuz.

Amaitzeko, herri batzuen inguruan dugun irudia emaitzekin kontratatuko da, bai eta Munduko Gailurrean hartutako konpromisoak betetzeko dituzten zailtasunak ere, hots, giza eskubideen errespetua.

Gaitasunak

  1. 1 - Matematikarako gaitasuna
  2. 2 - Informazioa tratatzeko gaitasuna eta gaitasun digitala
  3. 3 - Gizarterako eta herritarren eskumena

Beharrezko materiala

Datu estatistikoak, kalkulagailua, grafikoetarako papera, 2.1 fitxa eta 2.2 fitxa

Deskargatzeko materiala

esk4mat2_ficha2.pdf
esk4mat2_ficha1.pdf
Dagoeneko Edukalboanen parte al zara?

Dagoeneko komunitatearen parte bazara, hasi saioa eta deskargatu edukia klik bakarrean. Ez baduzu formularioa betetzen eta mezu elektroniko bat bidaliko dizugu deskargatzeko edukiaren estekarekin.

Arduraduna: Alboan Fundazioa
Xedea: Eskaerak, eta egindako kontsultak kudeatzea eta informazioa bidaltzea.
Legitimazioa: Lortutako baimenak, interes legitimoa eta araudia betetzea.
Hartzaileak: Zerbitzuak eskaintzen dituzten hirugarrengoak, nazioarteko transferentziak barne.
Eskubideak: Datuen sarbidea, zuzenketa, ezabatzea, tratamenduaren mugaketa, eramangarritasuna edo uko egitea, erabaki indibidual automatizatuei uko egitea barne.
Jatorria: Erabiltzailea.
Munduko Hiritarrok. Derechos y deberes. Bachillerato
Gai nagusia

Azpigaiak

Adinak

17 urtetik aurrera

Gaiak

Matematika
Partekatu