Skip to main content
Aktibitate

Arrantza

Iraupena: 30 minutu
Munduko Hiritarrok. Manejo de conflictos. ESO primer ciclo

Azalpena

Nola laguntzen du talde komunikazio egokiak eta helburuak garbi izateak arazo baten konponbidean? Nolako estrategia komeni da garatzea horretarako?

Aretoa bitan banatuko da: itsasoa eta hondarra. Hiru boluntario eskatuko dira eta horiek arrantzale bihurtuko dira. Gainerakoak itsasoan igeri lasai dabiltzan arrainak izango dira. Arrantzaleen lana itsasoan sartu eta arrainak hondarretara eramatea izango da. Arrantza hainbat modutan egin daiteke. Bi baldintza bete behar dira: jarrera bortitzak ez erabiltzea eta arrantza egiten ez duten pertsonek uretan arnasarik ez hartzea. Beraz, ‘itsasoan sartzen’ diren bakoitzean arnasari eutsi beharko diote eta ozen eta etengabe honako hau esan beharko dute: “TUTUTUTU”.

 

Airea agortutakoan, uretatik irten beharko dute, hondarretan arnasa hartu eta berriro uretan sartu. Arrain bat harrapatzen duten bakoitzean, automatikoki arrantzale bihurtuko da. Arrain guztiak harrapatu eta arrantzale bihurtzean amaituko da jokoa.

Bai arrainek, bai arrantzaleek beren estrategia bilatu behar dute. Bi taldeen helburua elkarri laguntzea da. Arrantzaleek arrantzan jarraitzeko estrategia bat aurkitzen ez badute, laguntza jaso dezakete:

- Arrantzan taldeka egitea, eta ez bakarka.

- Arrantza-saiakera bakoitzaren ondoren, estrategian berriro pentsatzea eta aldatzea, arrainak ustekabean harrapatzeko eta/edo egoera berrira egokitzeko.

- Uretan txandaka sartzea, denak batera sartu beharrean eta arnasa hartzeko lanak erdizka utzi beharrean.

- Arrainak elkartzen badira (hanketatik eta besoetatik), atzean kokatzea eta bultza egitea bloke osoa hondarretara eramateko.

Gaitasunak

  1. 1 - Autonomiarako eta ekimen pertsonalerako gaitasuna
  2. 2 - Hizkuntza-gaitasuna
  3. 3 - Gizarterako eta herritarren eskumena

Beharrezko materiala

1.1 fitxa

Deskargatzeko materiala

gat2go2_ficha1.pdf
Dagoeneko Edukalboanen parte al zara?

Dagoeneko komunitatearen parte bazara, hasi saioa eta deskargatu edukia klik bakarrean. Ez baduzu formularioa betetzen eta mezu elektroniko bat bidaliko dizugu deskargatzeko edukiaren estekarekin.

Arduraduna: Alboan Fundazioa
Xedea: Eskaerak, eta egindako kontsultak kudeatzea eta informazioa bidaltzea.
Legitimazioa: Lortutako baimenak, interes legitimoa eta araudia betetzea.
Hartzaileak: Zerbitzuak eskaintzen dituzten hirugarrengoak, nazioarteko transferentziak barne.
Eskubideak: Datuen sarbidea, zuzenketa, ezabatzea, tratamenduaren mugaketa, eramangarritasuna edo uko egitea, erabaki indibidual automatizatuei uko egitea barne.
Jatorria: Erabiltzailea.
Munduko Hiritarrok. Manejo de conflictos. ESO primer ciclo
Gai nagusia

Azpigaiak

Adinak

13 eta 14 urte bitartekoak

Gaiak

Heziketa Fisikoa
Partekatu