Skip to main content
Aktibitate

Armiarma-sarea

Iraupena: 30 minutu
Munduko Hiritarrok. Manejo de conflictos. ESO primer ciclo

Azalpena

Nolako estrategiak gara ditzakegu taldekide guztiek amarauna edo armiarma-sarea ukitu gabe pasatzeko? Zein nolako erabakiak hartu behar izan ditugu jardueran aurrera egin dugun heinean? Nola hartu dira erabaki hauek?

Soka erabiliz, bi metroko zabalera duen amarauna sortuko dute ikasleek bi aldeen artean (zuhaitzak, zutabeak…). Tamaina desberdinetako tarteak uztea komeni da, handienak metro batetik gorakoak. Ikasleek ‘amarauna’ zeharkatu behar dute ukitu gabe, hau da, sokak ukitu gabe. Ikasleei ideia bat proposa diezaieke irakasleak: kobazulo edo espetxe batean harrapatuta daude eta irtenbide bakarra elektrifikatutako hesia zeharkatzea da. Aurrenekoak besteen laguntzarekin pasatzeko modua bilatu behar da; gero, banan-banan irtengo dira; eta, azkenean beste arazo bat izango dute: azkenekoei irteten nola lagundu.

Dinamikaren ondoren, ariketaren ebaluazioa egin daiteke: erabakiak nola hartu diren, zein estrategia-mota aukeratu diren eta zein erabaki hartu diren jarduera aurrera zihoan heinean eta arazoak aldatzen zihoazen heinean.

Gaitasunak

  1. 1 - Autonomiarako eta ekimen pertsonalerako gaitasuna
  2. 2 - Hizkuntza-gaitasuna
  3. 3 - Gizarterako eta herritarren eskumena

Beharrezko materiala

Soka eta bi zutabe, bi zuhaitz… dauden leku bat, horien artean amarauna sortzeko.
Munduko Hiritarrok. Manejo de conflictos. ESO primer ciclo
Gai nagusia

Azpigaiak

Adinak

13 eta 14 urte bitartekoak

Gaiak

Heziketa Fisikoa
Partekatu