Ardi beltza

Azalpena
Zer da arrazakeria? Zergatik daude gure gizartean gutxiengoan dauden kulturetako batzuk gaizki ikusiak edota aurreiritzi eta estereotipoz josiak? Ezezaguna arbuiatzen dugu? Badaude besteak baina hobeak diren pertsonak?
Ikasleek (banaka) "Baina, zein da, egiazki, ardi beltza?" testua irakurri ondoren, ipuinari amaiera asmatu behar dio bakoitzak. Ondoren, bosna laguneko taldeak osatu eta aztertu zer eratako ardi beltzak dituen gure gizarteak. Jarraian, bilatu tolerantzia edo intolerantzia adierazten duten jarrerak, hitzak, keinuak, pertsonaiak, albisteak, kantuak eta literatura obrak. Bildu asmatutako ipuin-amaiera guztiak eta azaldu bakoitzak dioena. Talde bakoitzak amaiera bakarra hautatu behar du. Ikasgelan irakurriko dira hautatutako bukaera guztiak.
Amaitzeko, eztabaida ezazue bi gai hauetaz: arrazismoa gure gizartean, eta kultura minoritarioei gizarte industrialek dakarkieten kaltea.
Gaitasunak
- 1 - Informazioa tratatzeko gaitasuna eta gaitasun digitala
- 2 - Hizkuntza-gaitasuna
- 3 - Gizarterako eta herritarren eskumena