Aldaketak erabakitzen

Azalpena
Nola banatuko genuke gure eskolako aurrekontua? Zer uste duzue dela zuzenagoa, pertsona gehienei probetxugarri gertatzen zaizkien gauzetan inbertitzea edo aitzitik pertsona baten behar jakina konpontzean inbertitzea? Jarduera honetan dilema moral bat proposatzen da.
Ikasleak taldeka antolatzen dira rol-joko bat egiteko. Talde bakoitza bere ikastegiko zuzendaritza-talde bilakatuko da, urte horretan bere zentroan egingo diren erosketak eta konponketak eztabaidatu zein adosteko. Aurrekontua adosteko, aldaketa batzuei lehentasuna eman beharko diete, eta beste batzuk, berriz, alde batera utzi beharko dituzte. Talde bakoitza honi buruz mintzatuko da, kartoi meheen bidez azalpen egokiak egingo dituztela. Azkenik, honekin batera doazkizuen galderak kontuan hartuta, eztabaida bati ekingo zaio.
Gaitasunak
- 1 - Autonomiarako eta ekimen pertsonalerako gaitasuna
- 2 - Matematikarako gaitasuna
- 3 - Hizkuntza-gaitasuna
Beharrezko materiala
Deskargatzeko materiala
