Skip to main content

Webinar: gizarte inklusiboak eta abegikorrak eraikitzen

Webinar Migratzaileak

Munduari mugetatik begiratzeak arazo eta erronka baten aurrean jartzen gaitu: Bazterkeria eragiten duen sistema global baten arazoa eta giza duintasunean oinarrituriko migrazio erregimen bat eraikitzeko erronka.

Gure begirada une bateko eta epe laburreko irtenbideetatik harago doa. Ziur gaude migrazio-fenomenoaren arrazoiak ulertzea, bidean dauden pertsonak ulertzea eta haien errealitateari eragiten uztea funtsezkoa dela justiziarekin eta berdintasunarekin konprometituko gaituzten aldaketa sakonak sortzeko.

Alboanetik webinar batera gonbidatzen zaitugu abenduaren 17an, 19: 00etan, Alboan-eko youtubeko kanalean, Migratzaileen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Bertan parte hartuko dute: 

Andrea Villaseñor de la Vega, Mexikoko Migrazioen eta HiPko lekualdatze behartuaren zuzendaria, eta José Ignacio García sj, Europako Errefuxiatuentzako Jesuiten Zerbitzuko zuzendaria.


Moderatzailea: Txaro Hernández, Alboan-eko Nazioarteko Lankidetzako Teknikaria.

Bertan, Europako egungo egoera politikoa aztertuko dugu, mugikortasun behartuari eta babesari dagokienez, eta mugikortasunak emakumeen kasuan dakartzan berezitasunei buruz hitz egingo dugu.

• Ez da beharrezkoa izena ematea.