Skip to main content

Walikale webquest Gasteizera iritsiko da

Walikale Edukalboan

Datorren otsailak 16n Egibidek eta ALBOANek Gasteizeko Molinuevo eta Jesus Obrero Campusetan WALIKALE WEBQUEST erronka aurrera eramango dugu. WALIKALE WEBQUEST Haunditutako Errealitatea erabiltzen duen gazte taldeen arteko lehiaketa da. Sakelako telefonoak erabiliz, proba batzuk ahalik eta denbora gutxien ebaztea du helburu. IKT-ak eta mugikortasuna konbinatzen dituen gymkhana da, modu ludiko eta dibertigarri batean. “Zure mugikorrak ezkutatzen duena asma ezazu!” lelopean, jokuaren helburua ALBOANen Gatazkarik Gabeko Teknologia kanpainia ezagutaraztea da, Kongoko Errepublika Demokratikoan ematen diren Giza Eskubideen urraketak salatuz, guzti hori gure gailu teknologikoen kontsumoarekin lotuz (sakeleko telefonoak, tabletak, ordenagailuak…). Zure taldearekin dohainik inskriba zaitez erronkan eta lehia ezazu beste talde batzurekin. Gainera, beste errealitate batzuk ezagutzeko aukera izango duzu! 800€tan baloratutako sariak egongo dira hiru talde irabazleen artean banatzeko. Talde bakoitzean 3-6 pertsona har dezakete parte. Berehala inskribatu zaitez! Plaza mugatuak daude!! Zure taldearen inskripzioa hemen egin dezakezu > Betekizunak:

  • Nori zuzendua?: 14-25 urte bitarteko gazteen taldeak.
  • Baldintza : Talde bakoitzean ANDROID teknologiadun gailu elektroniko bat egon beharko da, datu-konexioa izan behar duena eta GPS-a piztuta duena.
  • Prezioa : Dohainik!
  • Ordua : 11:00-13:30
  • Data : Otsailaren 16
  • Lekua : Egibideren Molinuevo Campusean San Ignacio de Loyola Kalea, 6, Vitoria-Gasteiz. Google Mapsera linka: https://bit.ly/2RgCdiN

Walikale OinarriakInformazio gehiago: s.gonzalez@alboan.org / 609 23 26 27 telefonoa Walikale Webquest erronkak Euskal Lankidetza Agentziaren, Deusto Tech, eta Egibideren laguntza dauka.