Skip to main content

Walikale, online jokoa

Walikale

Gatazkarik Gabeko Teknologia kanpainaren esparruan, hezkuntza-material berria daukagu erabiltzeko prest. Kasu honetan doako joko bat da, www.walikale.org helbidean eskura dagoena. Zein da telefono mugikor baten bizi-zikloa? Zein da haien fabrikazioaren aurpegi ezkutua? Planeta osoan barrena egingo den bidaia gidatu baten bidez, “Fakephone 6” alegiazko telefono mugikorraren fabrikazioan nahasitako pertsonaiak ezagutuko ditugu. Pertsonaiekin hitz eginda, eta hainbat minijokoren bidez, telefono baten ibilbide konplexua argitzen joan beharko dugu, Kongoko Errepublika Demokratikoko meategietatik hasi eta gure poltsikorainoko ibilbidea. Honako hauek dira jokoaren ezaugarri nagusiak:

  • 11 eta 14 urteko pertsonei zuzendua, adin-tarte horrentzako estetika erakargarriarekin.
  • Gutxi gorabehera, 50 minutuko iraupena du. Aproposa da ikasgelan erabiltzeko eta, ondorengo saio batean, jokoan zehar ikusitako alderdiei buruz hausnartzeko.
  • Html5 joko elektroniko bat da, beraz, ordenagailu eta terminal mugikor guztien bidez eskura daiteke deskarga eta kanpoko pluginik gabe.
  • Hainbat minijokok osatzen dute, errepikakorra izan ez dadin eta zailtasun-maila orekatua izan dezan. Horrela, osatzea erronka den arren, aukera ematen du kalkulatutako denboran amaitzeko.
  • Euskaraz nahiz gaztelaniaz dago eskuragarri.
  • Kontrol-puntuen sistema bat du eta, horregatik, ez da nahitaezkoa jokoa saio bakarrean amaitzea, geroago jarrai daitekeelako utzitako tokitik hasita.