Skip to main content

Tailerra Generoa eta eskola: hezkidetza nola bizi ikasten

Tailerra Generoa eta eskola
Datozen urriaren 5 eta 8an Generoa eta eskola: hezkidetza nola bizi ikasten izeneko tailerra izango dugu Bilbon. Genero ikuspegi batetik, ikasgeletan zein eskoletan boterea nola agertzen eta erabiltzen den aztertzea dugu helburu.
  • Datak: 2016ko urriak 5 (BETETA) eta 8.
  • Ordutegia: 9.30 tik 14.30ra, eta 15.30tik 17.30ra
  • Tokia: Arrupe Etxea (Aita Lojendio 2, 48008 Bilbo)
 
  • Publikoa: hezitzaileak
  • Izen-ematea: (doakoa, ma.navarro@alboan.org helbidera idatzita)

Hezitzailea: Linda Nuñez, Centro de Comunicación y Educación Popular, Cantera (Nikaragua) erakundeko Gazte programaren Koordinatzailea. Esperientzia luzeko erakundea da Cantera Genero eta Maskulinitate alternatiboen inguruko formazioetan, beti ere Hezkuntza Popularraren metodologien bidetik.

Helburuak: Genero ikuspegi batetik, ikasgeletan zein eskoletan boterea nola agertzen eta erabiltzen den aztertzea. Horretarako, ematen diren portaera eta jarrerei buruzko hausnarketa kritikoa burutuko dugu. Era horretan, hezkuntza sistemaren hainbat arloetan (estrukturak, curriculuma,  komunikazio sistemak, etab.) ematen diren genero joerez jabetuko gara.

Lan-metodologia: Irakaspen-esanguratsua delakoan oinarritutako aktibitateak erabiliko dira, era horretan jakintzaren, jarreren eta portaeren aldaketak eragiteko, beti ere Hezkuntza Popularraren ikuspegitik. Horretarako, sorkuntza artistikotik eratorritako hainbat teknika erabiliko ditugu: dantza, antzerkia, talde lana eta beste motatako komunikaziorako bide alternatiboak. Arropa eta oinetako erosoak janztea gomendatzen dugu.

Partekatu