Skip to main content

Sustainability Warriors Euroscola 2015 lehiaketan

Sustainability Warriors Euroscola 2015 lehiaketan

Burlatako  Ibaialde BHIko batxilergoko 1. mailako Sustainability Warriors ikasleak Gatazkarik Gabeko Teknologia proiektuaren aurkezpenean izan ziren martxoaren 27an, eta "Zure mugikorrak ezkutatzen duena" kanpaina ezagutzeko aukera izan zuten. Kanpainaren helburua gazteria mugikorren, ordenagailuen eta bestelako gailuen kontsumoaren eta Kongoko Errepublika Demokratikoko gerraren arteko harremanaren inguruan sentsibilizatzea da. Batxilergoko 1. mailako ikasleek 2015 Europako Garapenarenaren Urteari zuzendutako Euroscola lehiaketaren XXI. edizioan hartu dute parte, ingelesezko modalitatean, hain zuzen ere. Sustainability Warriors izenpean, ekintza ezberdinak proposatu dituzte, horien artean, hitzaldi bat. Azken bi hilabeteotan Sustainability Warriors taldeak egindako lanaren artean, jasangarritasunarekin eta planetaren etorkizunarekin zerikusia duten ekimenak eraman dituzte aurrera jendaurreko hitzaldien, debateen eta folleto informatiboak diseinatzearen eta hedatzearen bitartez.