Skip to main content

San Inazio ikastetxeak bat egin du Emakumeok Martxan Jardunaldi Solidarioarekin

Erdialdeko Amerikan migratzera behartutako emakumeen alde

Emakumeok Martxan Jardunaldi Solidarioa
Emakumeok Martxan Jardunaldi Solidarioa

Urriaren 26an, Iruñeko San Ignacio ikastetxea Emakumeok Martxan Jardunaldi Solidarioan izan zen. Ikastetxeko, Loyola Zentroa, Tuterako Lasa Zentroa eta Alboan erakundeek antolatu zuten ekimena, bizitza duin eta seguru baten bila migratzera behartuta dauden Erdialdeko Amerikako emakumeen alde.

Egun horretan, familia osoarentzako jarduera ugari egin ziren: tailerrak eta aurpegi-margoketak, eukaristia, Michael Pastor Sj-ren eskutik (eskolako irakaslea ere bada), txistorra eta oilasko pintxoen azoka, elkartasun ibilaldia, Iruñeko erdigunea zeharkatu zuena, eta, ondoren, umore ona, La banda del Patio -ren musika eta elkartasun handia izan ziren.

Emakumeak Martxan Erdialdeko Amerikan, eskolan
Jardunaldiaren aurreko egunetan, ikastetxeko ikasleek Erdialdeko Amerikan migratzera behartutako emakumeen errealitatea landu zuten. Hainbat jarduera, hausnarketa eta topaketaren bidez, ikasleek —Lehen Hezkuntzatik hasi eta Batxilergora arte— aukera izan dute beren istorioak gertutik ezagutzeko, behartutako migrazioaren arrazoiak ulertzeko eta beren egoera hobetzen nola lagundu dezakegun jakiteko.

  • Lehen Hezkuntza

Jardunaldi Solidarioaren nondik norakoak azaldu dira hasieran, Errefuxiatuentzako Jesuiten Zerbitzua Erdialdeko Amerikan egiten ari den lana ezagutu da, eta hezkuntza-komunitate osoa animatu da aktiboki parte hartzera, ahalik eta inplikaziorik handiena lortzeko.

  • Lehen Hezkuntzako 5. mailan, martxa solidariorako kartela prestatu dute ikasleek, eta elkartasunak duen garrantziaz hausnartu dute.Mapak erabili dituzte Erdialdeko Amerikako eta Ipar Amerikako herrialdeak kokatzeko, eta ulertu dute zerk eragin duen migrazio behartua eta zer-nolako zailtasunak izaten dituzten emakumeek eta neskek bidean. Gainera, talde honek Jardunaldiko eukaristian parte hartu eban, eurek prestaturiko berbaldiagaz.
  • Lehen Hezkuntzako 6. mailan, ikasleek mugikortasun behartuari buruzko proiektu bat garatu dute, baita arlo horretan diharduten Konpainiaren obrak ere. Une berezienetako bat Samirren bisita izan zen, Marokotik Iruñerainoko migrazioaren bere testigantza pertsonala partekatu baitzuen, klasean landutakoari aurpegia eta ahotsa jartzen lagunduz.
  • DBH eta Batxilergoa

Egunaren hasieran, DBHko eta Batxilergoko taldeek sakonago ezagutu dute kanpaina, hainbat dinamika erabiliz:

  • Eguneko kartela ikusi dute eta Narcisaren historia entzun dute, semearen bila migratu zuen ama nikaraguarra.
  • Lehiaketa/galdetegi batean parte hartu zuten, proiektu solidarioari buruz zenbat dakiten jakiteko eta oraindik ezagutzen ez zutenak animatzeko.
  • Dirua jasoko duen elkartearen lanean sakondu zuten, eta ostiralean, “asteko albistea” komentatu dute, Sagrarioren eta bere taldearen prentsaurrekoa ardatz hartuta, kanpaina hedabideei aurkeztu baitzieten.

Boluntariotza Ekintzan
Ikasleek aldez aurretik egin dituzten jarduera guztiez gain, borondatezko lanak ere egin dituzte, horiek gabe ezingo baitzen egin jardunaldi hau:

Gela Alternatiboak patioko postuetarako kartelak egin ditu.

  • DBHko 1. mailan, postu solidarioetarako bizkotxoen bilketa koordinatu zen.
  • DBHko 2. mailan, ikasleek leloak eta kartelak sortu dituzte martxara eramateko eta bazkari solidarioa egin zen frontoian jartzeko, deialdia egin zigun kausa ikusaraziz.
  • dBHko 3. mailan, 30 ikasle baino gehiagok lagundu zuten txistorra postuan, elkartasun eta zerbitzu espiritu handia erakutsiz.
  • dBHko 4. mailan, ogi-apurren tailerra egin zuten jardunaldian saltzeko.
  • Batxilergoko 1. mailako ia 50 ikasle boluntario bazkalostean egin ziren jarduera ludikoetan laguntzeko.

Eskerrik asko hezkuntza-komunitate osoari jardunaldi hau posible egiteagatik!