Skip to main content

Rhex: Justizia sozialari eta zerga-sistemari buruzko bideo-jokoa. Onartzen duzu erronka?

Rhex

ALBOAN eta OXFAM INTERMON erakundeek RHEX aurkezten dizute, justizia sozialari eta zerga-sistemari buruzko beren bideo-joko berria. Bertan, erlauntz bateko erle erregina izango zara, eta, beraz, zure ardura izango da erlauntzeko baliabideak kudeatzea, bertako premiak asetzeko. Jokoan erlauntz bat irudikatzen da, eta intsektu horien bizitzaren bidez, hainbat balio lantzen dira eta gaur egungo zenbait gai nahiz arazori heltzen zaie:

  • Justizia ekonomikoa
  • Erantzukizun fiskala
  • Eskubide sozialak
  • Migrazio-krisiak
  • Dibertsitate funtzionala
  • Ugaltze-ekonomia
  • Klima-aldaketa

Nola jokatzen da? Rhex denbora errealeko estrategia-joko bat da, eta lau misio edo zereginetan banatuta dago (ekoizpena, babesa, ikerketa eta dibertsitatearen kudeaketa). Misio horietako bakoitzak ordubete inguru irauten du, eta guztira hainbat gai lantzen dira. Jokalariek zenbait helburu bete beharko dituzte:

  • Ohartarazpenak ez pilatzen saiatzea. Izan ere, erleek oharrak bidaltzen dituzte, kudeaketaren alderdiren batekin gustura ez daudela adierazteko, eta ohartarazpen horiek pila ez daitezen saiatu behar da.
  • Negua iristen denerako erlauntz osoa elikatzeko nahikoa ezti-erreserba biltzea, jokaleku bakoitzean jokoak irauten duen 60 minutuetan.
  • Jokaleku bakoitzarekin lotutako misioa betetzea. Misio bakoitza gai bat lantzeko dago prestatuta, hala nola ihes fiskala eta pertsona errefuxiatuak hartzea.

Gainera, gida didaktiko bat ere badu jokoak, bai eta erabilera-eskuliburu txiki bat ere, eta euskaraz nahiz gaztelaniaz joka daiteke. Jokoan sartzeko, honako aukera hauek daude, denak ere doakoak:

Bideo-joko hau erabiltzeko, 12 urtetik gora izatea gomendatzen da.